Seleccionar página

Efektu hau, diorama deritzona, ikusten duguna miniatura edo jostailu bat izatea da. Benetako zerbaiten irudi edo bideo bat aldatu egiten da, ikusten dena benetan dena baino askoz txikiagoa dela eman dezan. Irudiaren izkinak lausotuta daude. Horrela, objektuen oso hurbileko argazki batean eremu-sakontasun txikia duzunean gertatzen dena simulatzen da. Horrela eszena askoz txikiagoa da.

Argazkigintza modu hau nahiko modan jarri da, oso bitxia baita hiriak edo parkeak maketa bat balira bezala ikustea. Mugikor batzuek iragazki bat dute jada efektu hori lortzeko kameraren aplikazioan, eta, horren ondorioz, edonoren eskura dago mota horretako irudiak egitea. Maila profesionalean, argazki ikusgarriak lortzen dituzten helburu espezifikoak daude, non autoek jostailuzkoak diruditen eta persosnek panpina txikiak.