Nire kirol gogokoena
Kaixo guztioi!
Gaur, jokalari gisa izan dudan esperientziarik onenetako bat kontatzera natorkizue, askok jakingo duzuenez 14 urte daramatzat saskibaloian jokatzen. Txikitatik saskibaloia nire pasio bihurtu zen eta ordutik nire bizitzan lagun izan dut. 6 urterekin hasi nintzen jokatzen, eta berehala maitemindu nintzen kirol honekin. Nire posizio nagusia aleroa da, baina eskolta eta ala pivot gisa ere joka dezaket.
Duela 4 urte, nire saskibaloi ibilbideko unerik zirraragarrienetako bat bizitzeko aukera izan nuen: Bizkaia Kopako finala Leioa taldearekin. Finalean gure aurkaria Berriotxoa zen, eta partidaren hasieratik gure jokoa inposatu eta 17-0eko abantaila goiztiarra hartu ahal izan genuen. Hasiera hau ezinbestekoa izan zen azken garaipenerako, baina partidak aurrera egin ahala, gure arteko aldea murriztu egin zen eta azken laurdena oso lehiatua izan zen. Azkenean, 8 puntuko aldeaz irabazi genuen (70-62). 🏆
Bizkaia Kopa irabaztea lorpen handia izan zen niretzat eta Leioa talde osoarentzat. Entrenamendu eta partida bakoitzean jarri genuen ahaleginaren eta dedikazioaren emaitza izan zen. Gainera, lorpen horrek taldean lan egitearen garrantzia, diziplina eta pertseberantzia erakutsi zizkidan. Saskibaloiak pertsona harrigarriak ezagutzeko aukera eman dit, nire mugak gainditzeko eta lehiaketa egoeretan presioa eta estresa erabiltzen ikasteko