Seleccionar página

Hau hazten joango da…

Marketin eta Publizitate ikasketetan eta praktiketan egin ditudan lan batzuk dira hauek. Nire lehen urratsak.

OSOPILOTARI aurkezpena

Emilia Bilbao enpresak egindako Osopilotaria egutegia 16:9 aurkezpen formatuan prestatzea, ekimena aurkezteko bileretara joateko euskarri bat izateko. Egutegiak pilotaren munduaren egungo ikuspegi berritua ematen du.

ESPAÑA VERDE bideoa

Makinek musika egin dezakete. Inprimatzeko makinei buruzko lau bideo laburrekin, konposizio bat egin nuen, soinua mantenduz eta irudiak azkartuz. Horrela, musika moduko bat sortzen da, hazten doana pixkanaka desagertzen den arte, Espainia Berdeari bide emateko. Bideoa mugikorrean ikusteko prest dago.

MARKA PERTSONALA

LEAD THE CHAIN branding

Blockchaim enpresa baten identitate korporatiboa nolakoa izan litekeen azaltzeko nire praktiketan egindako nire ikuspegi pertsonalaren ekarpena.

CUHER rebranding

Enpresa-praktiketan zehar, metalak ijezten aritzen den enpresa baten marka berrira hurbildu nintzen. Logotipoaren bi bertsio dira, eta elementu desberdinetara eta web orrira egokitzen dira.

MARKA PERTSONALA

Nire marka pertsonala

Hau da nire marka pertsonala. Nire izen-abizenen inizialekin egin dudan ariketa da, argazkiari eta diseinu grafikoari lotuta.

Ezagutzen dituzu?

Inauterietan tabernetan Etxe-Andia garagardoa sustatzeko kartel bat da hau. Markako botilen irudi bati mozorro-marrazki batzuk gehitu dizkiot, eta puxikekin eta inauterietako irudiekin apaindu dut kartela. Beti tokiko merkatuarekin eta hurbileko produktuarekin!

Sare sozialak

Harrobiako Marketin eta Publizitateko lehen ikasturtean, sare sozialetan erabiltzeko hainbat irudi diseinatu behar izan ditut. Hona hemen adibide batzuk.

Plaza bizi!

Bilboko Mariaren Bihotza plazan auzoko bizitza animatzeko kirol jardunaldia egin da. Ordu batzuetan, zumba, ping pong eta aire zabaleko kirola izan dira protagonista plazan. Hau da jardunaldia iragartzeko diseinatu nuen kartela.

Gogokoena ile-apaindegirako irudi korporatiboa

Ile-apaindegi baterako irudi korporatiboa diseinatzeko ariketa da hau. Izen bat asmatzea, irudia sortzea eta leku desberdinetan aplikatzea, nola geratzen den ikusteko.

Sare sozialetan sustatzeko kudeaketa eta plangintza

Nire marka pertsonala eta egiten dudan lana sustatzeko, marketin estrategia bat egin dut sare sozialetarako: sorkuntza, plangintza eta kudeaketa.